Bestak 2023

Giro politarekin abiatu dituzte pestak Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 16a, 13:00

Txupinazoa, erraldoi eta buruhandiak, aurorak, Amabirjin eguneko prozesioa… ederki hasi dituzte pestak goizuetarrek, eta argazki ederretan bildu ditu lehen egunak Felix Loiarte herritarrak. Hala ere, pesta ez da bukatu eta egitarau oparoa izanen dute ostiralera arte:

Abuztuak 16, asteazkena, sagardo eguna
  • 17:30ean Umore Ona Dantza Taldearen emanaldia eskolako frontoian.
  • 18:30ean herri kirol pentatloia eskolako frontoian: Xabat Olaizola eta Jaboga Otaegi.
  • Ondoren txaranga.
  • 20:15ean Goittikiren aldeko bingoa
  • 00:30ean zezenak.
  • Ondoren Igandea txaranga.
Abuztuak 17, osteguna, umeen eguna
  • 09:00etan Irumaita txaranga.
  • 11:00etan Umore Ona Pilota Eskolako umeen pilota partidak.
  • 12:30ean erraldoiak trikitilariekin.
  • 13:30ean Igandea txaranga.
  • 14:00etan umeen eta gurasoen bazkaria.
  • 17:00etan XVIII. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.
  • 17:00etatik 20:00etara haurrentzako puzgarriak eta ur txirrista eskolan.
  • 19:30ean txaranga.
  • 20:15ean Goittikiren bingoa.
  • 20:30ean DJ Xaibor.
Abuztuak 18, ostirala, peñaren eguna
  • 11:30ean peñaren irteera txarangarekin.
  • 12:00etan pilota partidak:
    • 1. partida (afizionatuak lau eta erdian): Lizeaga Txoperenaren aurka.
    • 2. partida, Goizueta eta Aranoren artekoa: Apezetxea eta Apezetxea, Olaizola eta Lizeagaren kontra.
  • Ondoren Igandea txaranga.
  • 14:30ean Peñaren bazkaria eta peñaren kalejira txarangarekin.
  • 18:30ean zezenak.
  • 20:15ean Goittikiren bingoa.
  • 00:00etan bukaera ekitaldia.
  • Ondoren dantzaldia Eztitan taldearekin, Igandea txaranga eta DJ Bull txosnan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun