Ados Pilotak jaialdi ederra egin zuen atzo Leitzako pilotalekuan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 14a, 18:00
Goiuri Zabaleta leitzarra eta Naroa Agirre izan ziren garaile. Irudiak: Eduardo Agirre.

Zabaleta eta Agirre izan ziren nagusi Iturriaga eta Mujikaren kontra

Kirolarentzako tartea ere izan dute Leitzako pestetan, eta pilota jaialdi mistoa izan zuten atzo pilotalekuan. Alde batetik pilotari profesional ohiak aritu ziren: Xala eta Olazabal, Bengoetxea VI.a eta Mikel Goñiren kontra. Bertze aldetik, Ados Pilotako emakumeek ere erakustaldi ederra egin zuten: Zabaleta eta Agirre, Iturriaga eta Mujikaren kontra. Goiuri Zabaleta leitzarra eta Naroa Agirre izan ziren irabazle, 25-22 markagailuarekin.

Ados Pilotak azpimarratu duenez, «pilotalekua gainezka, atarian sarrerarik gabe gelditu zirenen ilara, lehen aldiz jaialdi mistoa eta bi partida liluragarri. Irabazleak egon ziren noski, baina atzokoan bereziki emakumeen pilota atera zen garaile!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun