Bestak 2023

Asteburu ederra izan dute leitzarrek pestetan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 14a, 13:00

Kontzertuak, entzierroak, otorduak… jendetza ibili da Leitzako pestetan asteburuan eta giro ederra izan dute. Hala ere, bi pesta egun gehiago dituzte herritarrek oraindik.

Irudiak: Pablo Feo

Abuztuak 14, astelehena. Gazte Eguna

13:00etan triki-poteoa eta jokoak. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:30ean gazte bazkaria karrapen. Ondoren bingo musikatua, gazte argazkia eta mojitoa nahi duen guztiarentzat. 18:30ean Distopia elektrotxaranga herritik Atekabeltzera. 20:00etan goxokiak banatuko dituzte. Ondoren Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 22:00etan zezensuzkoa. 00:00etan Zetak taldea. Ondoren Incansables txarangaren erronda Atekabeltzeraino. 02:00etan Atekabeltzen DJ REIMY.

Abuztuak 15, asteartea

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 12:00etatik 14:00etara ur txirrista Errekaldeneko atarian. 12:00etan herri kirolak plazan:

  • Aizkoran: Julen Olano-Jon Rekondo eta Ibai Soroa-Txomin Amundarain.
  • Harriarekin: Mikel Lopategi Urra eta Xabat Olaizola.

13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 16:00etatik 19:00etara ur txirrista Errekaldeneko atarian. 18:00etan entzierroa eta ondoren zezenak plazan. 19:00etan helduen Ingurutxoa plazan. Ondoren goxokiak banatuko dituzte. Ondoren Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 22:00etan zezensuzkoa. 23:00etan Joselu Anaiak. Ondoren Pobredemie Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun