Bestak 2023

Lehertu da pesta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 11a, 11:31

Pesta giro bete-betean dira leitzarrak. Atzo Karlos Agirre Aurrera elkarteko lehendakari ohiak botatako txupinazoarekin hasi ziren ofizialki pestak, nahiz eta lehenagotik ere hainbat ekitaldi izan, eta abuztuaren 15era arte era askotako ekitaldiekin egitarau bete-betea izanen dute. Ikusi ondorengo egunetako egitaraua albiste barrenean.

Argazkiak eta bideoa: Pablo Feo.

Abuztuak 11, ostirala
  • 08:00etan diana txistulariekin.
  • 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.
  • 10:30ean meza San Migel parrokian.
  • 11:00etan hamaiketako irekia karrapen.
  • 12:00etan Aurrera Dantza Taldeko ezpata dantzariak plazan.
  • Ondoren afizionatuen arteko pilota partidak plazan.
  • 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da.
  • 17:00etan Leitzako Bertso Eskolako bertsolariak Labetxeko atarian.
  • 18:00etan zezenak plazan.
  • 19:00etan herri kirolak plazan:
    • Aizkoran: Nerea Arruti / Malen Barrenetxea eta Oihana Barrena / Ane Zapirain.
    • Altueran aizkoran: Eneko Saralegi.
    • Harria jasotzen: Maddi Gesalaga, Olatz Enaola eta Lur Errekondo.
  • Ondoren goxokiak banatuko dituzte.
  • 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak.
  • 21:00etan Leitzako Ingurutxoa nahi duen guziarentzat plazan.
  • 22:00etan zezensuzkoa.
  • 00:00etan Gozategi.
  • Ondoren Incansables txarangaren erronda eta Fresa Morango DJa plazako txosnan.
  • Atekabeltzen  Naxker eta Las Sexpeares
  • Ondoren DJ Muffin.

Abuztuak 12, larunbata
  • 08:00etan diana txistulariekin.
  • 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.
  • 11:00etan Leitzeko Erraldoien Konpartsa. Ibilbidea: Herritik Erletara kalejiran dultzainero eta buruhaundiekin eta jarraian Konpartsarekin Amazabal-Patxi Arrazola-Erleta.
  • 13:00etan paella jatea karrapen.
  • 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da.
  • 17:00etan Alarma Morea Labetxeko atarian.
  • 17:30ean zezenak plazan.
  • 19:00etan Aurrerako Dantza Taldearen emanaldia plazan.
  • Ondoren goxokiak banatuko dituzte.
  • Segidan Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira.
  • 22:00etan zezensuzkoa.
  • 23:30ean Bastardix eta ondoren Gabenararekin dantzaldia.
  • Ondoren DJ Infernu plazako txosnan.
  • 00:00etan Atekabeltz gaztetxean Txopet, Etxekalte eta Onki Xin.
  • 01:00etan Incansables txarangaren erronda.
  • 03:30ean Leitzeko Ingurutxoa nahi duen guztiarentzako plazan.
Abuztuak 13, igandea
  • 08:00etan diana txistulariekin.
  • 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.
  • 11:00etan Leitzeko Erraldoien Konpartsa. Ibilbidea: Herritik Erletara kalejiran dultzaineroekin eta buruhaundiekin eta jarraian konpartsarekin Huarte Gotzaina eta plazara.
  • 13:00etan txakolin dastaketa eta Incansables txarangaren emanaldia karrapen.
  • 16:30ean zezenak plazan.
  • 17:30ean bertsolariak plazan: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Eneko Lazkoz eta Jone Uria.
  • Ondoren goxokiak banatuko dituzte.
  • 19:00etan pilota partidak Amazabal Pilotalekuan.  
    • Pilotari profesional ohiak: Xala-Olazabal, Bengoetxea VI.a eta Mikel Goñiren kontra.
    • Ados enpresaren eskutik pilotari profesionalak: Iturriaga-Mujika, Zabaleta-Agirreren kontra.
  • 21:30ean zezensuzkoa.
  • 22:00etan herri afaria plazan.
  • 01:00etan Incansables txarangaren erronda.
  • Ondoren Leitzako Gazte DJ irekia plazako txosnan.

Abuztuak 14, astelehena. Gazte Eguna
  • 08:00etan diana txistulariekin.
  • 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.
  • 11:30ean umeentzako aparra plazan.
  • 13:00etan triki-poteoa eta jokoak.
  • 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da.
  • 14:30ean gazte bazkaria karrapen.
  • Ondoren bingo musikatua, gazte argazkia eta mojitoa nahi duen guztiarentzat.
  • 18:30ean Distopia elektrotxaranga herritik Atekabeltzera.
  • 20:00etan goxokiak banatuko dituzte.
  • Ondoren Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira.
  • 22:00etan zezensuzkoa.
  • 00:00etan Zetak taldea.
  • Ondoren Incansables txarangaren erronda Atekabeltzeraino.
  • 02:00etan Atekabeltzen DJ REIMY.
Abuztuak 15, asteartea
  • 08:00etan diana txistulariekin.
  • 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.
  • 12:00etatik 14:00etara ur txirrista Errekaldeneko atarian.
  • 12:00etan herri kirolak plazan:
    • Aizkoran: Julen Olano-Jon Rekondo eta Ibai Soroa-Txomin Amundarain.
    • Harriarekin: Mikel Lopategi Urra eta Xabat Olaizola.
  • 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da.
  • 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean.
  • 16:00etatik 19:00etara ur txirrista Errekaldeneko atarian.
  • 18:00etan entzierroa eta ondoren zezenak plazan.
  • 19:00etan helduen Ingurutxoa plazan.
  • Ondoren goxokiak banatuko dituzte.
  • Ondoren Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira.
  • 22:00etan zezensuzkoa.
  • 23:00etan Joselu Anaiak.
  • Ondoren Pobredemie Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun