Bestak 2023

Aresoarrak ere prest pestak ospatzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 13a, 10:00

Pasa den urteko pestetan hartutako irudia. Argazkia: Eneritz Iraola.

Eskualdeko beste herritan askotan bezala, Areson ere astelehenean hasiko dituzte herriko pestak. Arratsaldean botako dute txupinazoa eta ostiral gauean borobilduko dute bost eguneko jai giroa. Ikusi hemen egunez egun egitaraua.

Abuztuak 14, astelehena
  • Arratsaldean jokoak eta merienda haurrentzat guraso elkartearen eskutik.
  • 18:00etan Txupinazoa. Aurten Xabi Olazabal eta Modesto txistulariek botako dute.
  • 18:30ean herritarren batukada herrian barrena.
  • 19:30ean herri kirol saioa herritarren eskutik.
  • 21:00etan guraso elkarteko afaria karpan.
Abuztuak 15, asteartea
  • 09:30ean diana txistulariekin.
  • 11:00etan meza herriko dantzariek lagunduta.
  • Ondoren hamaiketakoa plazan herritarrentzako.
  • 13:00etan Plazaz plaza txapelketako pilota partida: Etxelonea eta Larramendi, Iturriagaren eta Orbegozoren kontra.  
  • 18:30ean Aresoko dantzarien erakustaldia.
  • Ondoren, Olaiaren eta Iraiaren musika emanaldia.
  • 21:00etan afari autogestionatua karpan.
  • 23:00etan Olaiaren eta Iraiaren musika emanaldia.

Abuztuak 16, asteazkena
  • 12:00etan  pilota partida. Olazabal eta Azanza, Olanoren eta Lazkozen kontra.  
  • 14:30ean herri bazkaria Alaia Martinekin eta Joanes Illarregirekin.
  • 18:30ean herri kirol saioa plazan.
  • Ondoren, Aresoko musikarien emanaldia.
  • 21:30ean bokata jatea.
  • 23:30ean Iratzar erromeria taldearen emanaldia.
Abuztuak 17, osteguna
  • 11:00etan umeentzako puzgarriak eta jokoak plazan.
  • 11:00etan plater-tiroa Elusederren.
  • 17:00etan haurren eta gaztetxoen krosa.
  • 18:30ean patata tortilla lehiaketa karpan.
  • 19:00etan Kolore Festa.
  • 19:30ean Euskaraokea Joxe Mendizabalen eskutik.
  • 21:00etan patata tortilla afaria karpan.
  • 23:30ean erromeria Joxe Mendizabalen eskutik. 
Abuztuak 18, ostirala
  • 09:30ean diana txistulariekin.
  • 11:00etan bazkariko prestaketa karpan.
  • 12:00etan kuadrillen kalejira.
  • 15:00etan kuadrillen bazkaria karpan.
  • Ondoren Aresoko Ingurutxoa.
  • 20:00etan sari banaketa.
  • 21:00etan sagardo dastaketa hirugiharra eta txistorrarekin.
  • 23:30ean Trikidantz erromeria taldea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun