Leitzako ezpata dantza Internet bidez zuzenean ikusteko aukera izanen da aurten ere

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 10a, 18:00

Gaur hasi dira Leitzako santiburtzioak, eta bihar ohiko ezpata dantza eginen du plazan eguerdian Aurrera Dantza Taldeak. Plazara joan ezin direnek, ordea, dantza Internet bidez ikusteko aukera izanen dute Leitzako Udalaren Facebook orriaren bitartez. 12:00etatik aurrera eginen dute ikuskizunaren emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun