Leitzako pestek irauten duten bitartean autobus geltokia lekuz aldatuko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 10a, 11:00
Pestetan herrigunean oinezkoek izanen dute lehentasuna eta autobusak ez dira Herri Aretora sartuko.

Abuztuaren 10etik 15era, Leitzako pestetako egunetan, autobus geltokia lekuz aldatuko dute. Autobusak ez dira Herri Aretoko ohiko geltokira ailegatuko. Horren partez, lineako autobus zerbitzu guztiak industrialdetik sartu eta Manuel Lasarte kale sarreran geldituko dira bidaiariak uzteko eta jasotzeko. Hala jakinarazi du Leitzako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun