Bestak 2023

Goizuetako festetako otorduetarako txartelak salgai daude

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 9a, 18:00
Joan den urteko Goizuetako festetan, Gazte Egunean, hartutako irudia. Egilea: Felix Loiarte.

Goizuetarrak ere prest dira festetarako eta abuztuaren 15eko afari herrikoirako eta Gazte Eguneko txartelak salgai jarri dituzte.

Etxera lelopean, afari herrikoia abuztuaren 15ean, asteartean, eginen dute, 21:30ean Umore Ona elkartean. Txartelak Amaia kafetegian eros daitezke. Ikasleentzako eta langabeentzako txartelak 16 eurotan jarri dituzte eta gainerako helduenak 20 eurotan.

Bestalde, Gazte Eguneko txartelak abuztuaren 13ra arte edo txartelak bukatu arte salduko dituzte estankoan. Langileen txartelak 20 eurotan jarri dituzte eta langabeenak eta ikasleenak 18 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun