Goizuetako Gazte Eguneko Pilota Txapelketako finalerdiak ostiral honetan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 9a, 15:00
Joan den urtean Goizuetako Gazte Egunean jokatu zen pilota txapelketako argazkia. Argazkia: Felix Loiarte.

Azken txanpan sartu da Goizuetako Gazte Eguneko Binakako Pilota Txapelketaren bigarren edizioa. Finalerdiak ostiralean jokatuko dituzte eta irabazleek abuzturen 14ko eguerdian jokatuko dute finala.

Ostiral honetan, abuztuaren 11n, goizez eta arratsaldez jokatuko dituzte finalerdiak. Goizean, 10:30ean hasita, Mikel Huizi eta Eñaut Apezetxea, Aitor Aizkorberen eta Manex Apezetxearen aurka ariko dira. Arratsaldean, berriz, 19:00etatik aurrera, Urko Loiarte eta Arkaitz Untxalo, Jokin Almandozen eta Oier Bereauren aurka ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun