Bestak 2023

Leitzako Pestetako herri afarirako txartelak erosteko azken egunak dira

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 8a, 14:00
Iazko pestetan, herri afarian hartutako irudia.

Ostegunean lehertuko da pesta giroa Leitzan, eta dagoeneko azken prestaketekin ari dira. Besteak beste, otorduetarako txartelak hartzeko azken egunetan sartu dira. Abuztuaren 13an eginen duten herri afarirako txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 10a izanen da.

Herri afaria abuztuaren 13an 22:00etan plazan eginen dute eta hau izanen da menua: errusiar entsalada, zizak piperrekin, zurtoin beteak onddo saltsan, otarrainxkak baratxuritan, saiheski errea, goxua edo sorbetea, edaria, kafea eta kopa. Txartelak Gaztañaga, Peritza, Txoko eta Torrea tabernetan eros daitezke, 26 eurotan. Norbaitek intolerantzia, alergia edo egoera bereziren bat baldin badu, txartela erosketarakoan jakinarazi beharko du, izen-abizenak eta egoera azalduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun