Iraileko lehenbiziko igandean egingo dute Aresoko XIV. Mendi Itzulia eta mendizaleek 21 kilometro egiteko aukera izango dute, lauzpabost orduz. Irailaren 3an, 08:00etan, hasiko da itzulia.
Plazatik abiatu eta Urteaga (606 m), Ulizar (867 m), Merkuzelai (720 m), Urkita (850 m), Pagozelai (705 m) eta Lau Mugarrietan (Guratz, 955 m) barrena egingo dute ibilaldia. Guztira 21 kilometro izango dituzte eta 1.200 metroko malda.
Kirol Mankomunitateko arduradunak eta herritarrek festa ondoren egingo dute eguneko xehetasunak lotzeko bilera
Izen-emateak https://inscripciones.nafarmendi.org webgunean egin daitezke (12 euro) edo egunean berean (15 euro). Paella eta sagardoa izango da bazkaltzeko.