Joan den asteburuan jokatu zituzten finalerdiak. Imanol Urkiolak eta Xabi Jaunarenak 22-20 irabazi zieten Iñaki Alduntzini eta Unai Olanori eta Ioanes Ceballosek eta Mikel Iriartek 22-15 irabazi zieten Ander Alduntzini eta Antton Abruzari,
Gauzak honela, larunbatean 17:45ean hasita, lehenik hirugarren postua lortzeko partida jokatuko dute Iñaki Alduntzinek eta Unai Olanok, Ander Alduntzinen eta Antton Abruzaren kontra. Segidan, final handia jokatuko dute Imanol Urkiolak eta Xabi Jaunarenak, Ioanes Ceballosen eta Mikel Iriarteren kontra.
Maiatzaren 6az geroztik hamasei bikotek parte hartu dute txapelketan, bi multzotan banatuta, eta multzo bakoitzeko lau bikote sailkatu ziren final laurdenetara. Irabazleek finalerdiak jokatu zituzten asteburuan eta orain, larunbatean, jokatuko dituzte azken bi partidak.