Bestak 2023

Aresoko festetako bazkari eta afarietarako txartelak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 3a, 10:00
Festetako otorduetarako prestatzen hasiak dira Areson eta aurretik txartelak eskuratu behar dira.

Abuztuaren 14an Guraso Elkarteak antolatzen duen afarirako eta abuztuaren 16ko herri bazkarirako txartelak hartzeko epea abuztuaren 6an bukatuko da

Areson festarik bada, otordurik  ezin da falta eta aurtengo herriko festetan ere halaxe izango da. Abuztuaren 14an, guraso elkarteak antolatutako afariarekin hasiko dituzte mahaiaren bueltako bilkurak. Azken urteetan bertaratzen zirenek momentuan ordaindu izan dute afaria, baina aurten txartelak aldez aurretik erosi beharko dituzte. Sastinean eskura daitezke: Haurrek (6-16 urte) 13 euro eta helduek 22 euro ordaindu beharko dituzte.  Afaritarako zopa, entsalada, txekor saiheskia, postrea, kafea, pastak eta kopa izango dituzte. Txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 6a izango da.

Abuztuaren 16ko herri bazkarira joateko txartelak ere abuztuaren 6rako erosi beharko

dira. Aurten ere, Sarayola kateringa arduratuko da. Helduek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek (3-12 urte) 13 euro. Bazkalondoan Alaia Martin eta Joanes Illarregi ariko dira bertsotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun