Bestak 2023

Plazaola aldizkariaren banaketa eta Umeen Eguna izango dituzte Leitzan asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 3a, 09:00

Musikarien laguntzarekin banatuko dute Plazaola aldizkaria larunbat arratsaldean.

Ostegunean botako den txupinazoaren aurreko asteburua ospakizunez betea dator

Leitzako santiburtzio pestetako txupinazoa abuztuaren 10ean, ostegun arratsaldean botako dute, baina beti bezala, aurreko asteburua ere ospakizunez betea izango dute. Abuztuaren 5ean, larunbatean, ‘Reparto Eguna’ izango dute, hau da, ‘Plazaola’ aldizkariaren banaketa eguna, musikarien laguntzarekin eta eskelarien bazkariarekin. Igandean, berriz, Umeen Eguna ospatuko dute.

Abuztuaren 5ean, larunbatean 14:00etan eskelarien bazkaria izango dute Aurreran. 16:00etan Plazaola aldizkariaren banaketa, trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz.

Abuztuaren 6an, igandean, Umeen Eguna ospatuko dute. 09:00etan diana txistulariekin. 10:00etan udalbatza txikiak udal ordezkariekin gosaria. 10:30ean txupinazoa. Gero, gurpildun zezenen entzierroa. 11:00etan Aurrera Pikota Eskolako gazteen partidak plazan. 11:30etik 13:30era Denok Bat guraso elkarteak antolatutako Jokai jolasak plazan. 17:00etan erraldoien konpartsa plazatik abiatuta. 18:30ean Aurrerako dantzari ttuikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan. Gero goxokoak. 20:30etik 22:30era Xalbor diskofesta. 22:30ean zezensuzkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun