Igeriketa ikastaroan parte hartu duten ttikienak, Hernaniko kiroldegiaren atarian.
Hiru eta hamalau urte bitarteko 59 lagun ibili dira uztailaren 3tik 27ra Hernaniko kiroldegian
Hiru eta hamalau urte bitarteko Goizuetako 59 neska-mutikok parte hartu dute uztailaren 3tik 27ra Hernaniko kiroldegian izan den igeriketa ikastaroan. Astean lau saio egin dituzte, astelehenetik ostegunera eta bi autobusetan joan dira. Ikastaroa bukatzeko, Ixkibi kanpinean bazkaria egin zuten ttikiek eta gurasoek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.