Bestak 2023

Eraso matxisten kontrako protokolo berritua aurkeztuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 1a, 14:30

Sexu erasoen kontra egindako elkarretaratzea Leitzan, artxiboko irudian.

Datorren astean hasiko dira Leitzako pestak. Horren harira, Leitzako Eraso Sexisten Aurkako Mahaiak erosoei aurre egiteko protokoloa birlandu du eta protokolo berria jende aurrean aurkeztuko dute.

Gaur 16:00etan ostalariei eta tabernariei zuzenduriko saioa izanen da 16:00etan. Ostegunean, aldiz,  abuztuaren 3an, herritar denei eta eragileei zuzendutako saioa izanen da 17:30ean. Bi saioak udaletxeko batzar aretoan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun