Zola berritze lanak egiteko Kaxetatik Aranoko herrirako errepidea itxiko dute tarteka

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 1a, 09:00
Aranoko errepidean kalte handiak eragin zituzten maiatzeko uholdeek.

Asteazkenean mediku kontsultarik ez da izango

Aranoko udalak jakinarazi duenez, Aranoko NA-4016 errepidea zola berrituko da aste honetan, Kaxetatik Aranoko herrira bitartean. Horrek, zenbait eragozpen sortuko ditu eta zenbait ordutan errepidea itxia egoteaz gain, asteazkenean ez da mediku kontsultarik izango.


Abuztuaren 1ean
, asteartean, 12:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:00etara itxita egongo da errepidea. Hori bai, Surotik Kaxetarako bidea egun osoan irekia egongo da.

Abuztuaren 2an, asteazkenean 08:00etatik 19:00etara itxita egongo da errepidea. Surotik Kaxetara 12:00 arte irekia egongo da. Aipatzekoa da asteazkenean mediku kontsultarik ere ez dela izango. 112 larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean daude.

Abuztuaren 3an, ostegunean 08:00etati 19:00etara itxia egongo da errepidea eta abuztuaren 4an, ostiralean, irekita.

Aranoko udalak jakinarazi duenez, ordutegian aldaketarik balego ahal bezain pronto jakinaraziko luke eta eragozpenenatik barkamenak eskatu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun