Mendialdeko azoka ibiltaria Jauntsaratsen izanen da uztailaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2023ko uztailaren 28a

Mendialdeko azken azoka ibiltaria Goizuetan egin zuten ekainean. Orain, Jauntsaratsek hartuko du txanda, igande goizean.

Basaburuko herri horretan kasik 30 elikagai eta artisautza postu izanen dituzte igandean 10:30etik 14:00etara

Igande honetan, uztailak 30, Mendialdeko Azoka Ibiltaria Jauntsaratsen (Basaburua) eginen dute, Plazaola Partzuergo Turistikoak, Cederna-Garalur erakundeak, Basaburuko udalak eta Habelarte elkarteak antolatua. Bertan, artisau eta ekoizleen ia 30 postu izanen dituzte 10:30etik 14:00etara.

Honekin batera, bailarak dituen baliabideak bisitatzeko aukera izanen dute bisitariek, goiz polit bat osatuz: Jauntsaratseko harizti monumentalak, herrien arteko xendak edota Basaburuko arkitektura tradizionala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun