Iruñerriko XXXVII. Itzulia burutu da uztailaren 22tik 25era. 113 eta 118 kilometro arteko lau etapa egin dituzte eta bertan parte hartu dute Leitzako txirrindulariek ere. Alde batetik, Aurrera txirrindulari elkartean ari diren Xuban Goikoetxea, Amets Amundarain, Aimar Ijurko, Hegoi Lizarraga etra Oihan Apeztegia eta, bestetik, Iturrotz Saltoki taldeko Jon Egizabal Sagastibeltza.
Sailkapen orokorrean, Iruki taldeko Aimar Alarcia donostiarra nagusitu zen (11 ordu, 7 minutu eta 16 segundo) eta bi segundoko aldea atera zion bigarren izan zen Lucta taldeko Hector Alvarezi.CC Vilavés taldeko Unai Ramos tuterarra izan zen lehenbiziko nafarra, sailkapen orokorreko bosgarren postuan.