Iturriaga garaile Plazaz Plaza txapelketako hirugarren jardunaldian Garesen

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 26a, 16:00

Oskoz, Iturriaga, Orbegozo eta Ibarrola, Garesko partida jokatu baino lehen, IƱigo Pascual epailearekin.

Leitzarra Oskozekin aritu zen eta 22-20 irabazi zieten Santiago egunean Ibarrola eta Orbegozori

Ados pilota elkarteak antolatutako III. Plazaz Plaza txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute uztailaren 25ean, Santiago egun handian, Garesko bestetan. Iera Agirre Iturriaga leitzarrak Oskozekin egin zuen bikote eta emozioz betetako lehia estuaren ondotik, 22-20 irabazi zien Ibarrola eta Orbegozori, jendez gainezka ageri zen Garesko pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun