Bestak 2023

Giro ederrean joan dira Aranoko festak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 26a, 10:00

Azken egunetan eguraldia lagun izan ez bazuten ere, uztailaren 22tik 25era giro ederrean ospatu dituzte Aranoko Santio festak. Larunbat eguerdiko txupinazoaren ondotik, herriko artisauen eta produktuen feria eta tortilla lehiaketa izan zuten. Larunbat arratsaldean, Erramun Martikorena aritu zen kantari eta herri afaria izan zuten.

Igandeko meza ondotik, Umore Onak dantza taldearen emanaldia izan zen eta pilota partidak. Arratsaldean, haurrentzako jolasak, txokolatea eta Zapotxin pailazoaren emanaldia izan zuten.

Astelehen arratsaldean Aranoko umeen eta gazteen pala torneoa jokatu zuten eta gauean 39. Mus txapelketa. Patxi Bakero eta Rosa Olaizola goizuetarrak suertatu ziren txapeldun.

Santio egun handian azkenik, Hernaniko dultzaineroen dianaren ondotik, Arano eta Goizuetako pilotarien arteko partidak jokatu zituzten eta arratsaldean herri kirol erakustaldia, bertso saioa eta bukatzeko afaria eta bingo musikatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun