'Zazpiak Bat' ikuskizuna izanen da larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 17:00
Jeiki abesbatza izango da larunbateko ekitaldian parte hartuko duen taldeetako bat.

Musika, kanta, dantza eta erraldoien bisita uztartuz, Zazpiak Bat izeneko ikuskizuna eginen dute larunbatean 22:00etan Leitzan. EITBk antolatu du emanaldia, Angel Mariezkurrenaren zuzendaritzarekin. Leitzako Udala izan da ekimenaren laguntzailea eta sarrera doan izanen da.

Hainbat parte hartzaile izanen dira ekimenean, Euskal Herriko probintzia bakoitzeko bat gutxienez, eta tartean Leitzako hainbat taldek erre hartuko dute parte. Hauek izanen dira parte hartzaileak: Aurrera Dantza Taldea, Leitzako konpartsa eta erraldoiak, Jeiki abesbatza, Jaione Olazabal, Afrika Bibang, Aitor Mendiluze, Esti eta Mikel Marke, Kai Nakai, Pantxoa Karrere, Aire Ahizpak eta Altzükütarrak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun