Datorren denboraldirako prestatzen hasia da Aurrerako futbol batzordea

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 22a, 11:00
Hainbat adinetako 214 lagun ibili dira azken denboraldian Leitzako Aurreran futbolean.

2023-2024 denboraldirako izen ematea ireki du Leitzako Aurrera Kirol Elkarteko futbol batzordeak. Uztailaren 28a izanen da horretarako azken eguna.

2022-2023 denboraldian 214 jokalari izan ditu Leitzako Aurrerak futbolean. Hainbat kategoriatan aritu dira: Nafarroako preferenteen mailan, jubeniletan, kadeteetan bi talde, infantiletan beste bi talde, alebinetan bi talde, Aurrera Txiki taldean... Eta orain, denboraldi hori atzean utzita, datorrena prestatzen hasi dira Aurrerako futbol batzordeko kideak.

Izena emateko epea uztailaren 28ra arte izanen da zabalik eta lotura honetan egin beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun