Goizueta eta Leitza arteko errepideko lanak tarteko heldu den astean bidea itxita izanen da

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 18:00

Goizueta eta Leitza arteko errepidean bi kurba zabaltzen ari dira joan den asteaz geroztik, eta horrek eragozpenak sortu ditu trafikoan. Hasiera batean, heldu den astean, uztailaren 24tik 29ra, langileen lanorduetatik kanpo errepidea irekitzekoa zuten, baina Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, «lanen eta obren zailtasunak direla eta», uztailaren 24tik 29ra, egunez eta gauez itxita mantenduko dute. Asteburu honetan ere errepidea itxita izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun