Goizuetako Gazte Eguneko Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia larunbat arratsaldean jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 14:00
Joan den urtean Goizuetako Gazte Egunean jokatu zen finalean ateratako argazkia. Argazkia: Felix Loiarte.

Gazte Eguneko Binakako Pilota Txapelketako bigarren jardunaldian beste lau partida jokatuko dituzte. Txapelketan hamar bikotek eman dute izena eta bi multzotan banatuta ligaxka jokatuko dute, abuztuaren 14an jokatuko den finalerako txartelaren bila.

Larunbat honetako partidak

Uztailaren 22an, 17:00etatik aurrera jokatuko dituzte partidak.

A multzoan
  1. Ekaitz Intxausti eta Garikoitz Arizmendi, Urko Loiarte eta Arkaitz Untxaloren aurka.
  2. Jokin Almandoz eta Oier Bereau, Joanes Apezetxea eta Beñat Apezetxearen aurka.
B multzoan
  1. Ander Apezetxea eta Antton Apezetxea, Oier Apezetxea eta Egoitz Elizegiren aurka.
  2. Aitor Legarreta eta Xabat Etxegia, Aitor Aizkorbe eta Manex Apezetxearen aurka.
Hamar bikote

Aurten hamar bikotek eman dute izena, eta bikoteak zozketa bidez bi taldetan banatu dituzte. Hala azaldu dio Iker Miranda goizuetarrak TTIPI-TTAPAri. Talde bakoitzak bere ligaxka jokatuko du eta ligaxka bukatuta, talde bakoitzeko bi bikote hoberenek aurrera eginen dute. «Lau bikote horien arten berriz ere zozketa bidez erabakiko dira finalerditako partidak» eta azkenik finala abuztuaren 14an jokatuko dute, 12:30ean. Mirandak zehaztu duenez, «ligaxkako eta finalerditako partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun