Bestak 2023

Uztailaren 22tik 25era festak ospatzeko prest dira aranoarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 10:00

Festetako lehen egunean feria eginen dute Aranon. Argazkia: Kronika.

Aurten ere lau eguneko festak prestatu dituzte Aranon. Uztailaren 22an eguerdian botako duten txupinazoarekin hasiko dira, eta festetako egun handian bukatuko dituzte. Larunbata, igandea eta asteartea ekitaldiz betetako egunak izanen dira, eta astelehena, berriz, lasaiagoa. 

Uztailaren 22a, larunbata 
  • 12:00etan festei hasiera emanen dien txupinazoa, buruhandiek lagundua.
  • Ondoren, herriko artisauen eta produktuen feria eta tortilla lehiaketa.
  • 18:00etan Erramun Martikorenaren kantaldia.
  • 21:00etan herri afari autogestionatua karpan DJ Gorkarekin.
Uztailaren 23a, igandea 
  • 11:00etan meza.
  • Herri gurasoentzat hamaiketakoa.
  • 12:00etan Umore Ona Dantza Taldearen emanaldia eta umeen eta gazteen arteko pilota partidak.
  • 16:00etan apar festa.
  • 17:30ean txokolatea.
  • 18:30ean Altxorraren bila jolasa.
  • 20:00etan Zapotxin pailazoaren ikuskizuna.  
  • Ondoren herri afari autogestionatua Izer eta Alabierrekin.
Uztailaren 24a, astelehena
  • 18:00etan herriko umeen eta gazteen arteko pala torneoa.
  • 22:00etan 39. edizioa beteko duen mus txapelketa San Roke elkartean.
Uztailaren 25a, asteartea
  • 10:00etan diana Hernaniko dultzaineroekin.
  • 11:00etan meza.
  • Ondoren Aranoko eta Goizuetako pilotarien arteko ohiko partidak: alde batetik, Olaizola-Lizeaga bikotea, Apezetxea-Apezetxearen aurka. Eta bestetik, jubenilen artean, Deskarga-Elizegi, Leonet-Legarretaren aurka.
  • 17:30ean herri kirol erakustaldia. Haritz Esnal eta Oihana Fernandez, Mikel Indakoetxea Palaxioren eta Malen Barrenetxearen aurka ariko dira.
  • 19:00etan bertso saioa Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariekin.
  • Santio festak bukatzeko, herri afari autogestionatua bingo musikatuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun