Gogoan izan behar da lur-jausi hauen ondorioz errepidera material bolumen handiak erori zirela, horrela zirkulazioaren noranzko bietarako pasabidea trabatuz. Lakita, SA obren enpresa esleipendunak 3 hilabeteko epean egin beharko ditu lanak.
Hautatu konponbidea hegalean ahalik eta material kopururik handiena deskargatzean datza, labaindutako azaleraren gainetik dagoen material guztia saneatuz, eta segidan, ezponda hondeatuaren azaleran sostengu malgu bat instalatuz. Horretarako, eremuaren buruan 2,5 metroko hondeaketa bertikal bat egitea planteatu da, agerian geratu diren mikro-piloteak estaltzeko estalki moduko horma bat eraikiz eta jarraian ezponda bikoitz bat eginez, sarearekin estaliko dena.
Plazaolako Bide Berdean dagoen areka eta honen azpiko pasabidea zeharkako drainatze-lan batekin egokitzea ere aurreikusten du proiektuak, baita eremuan aldizkako iturburuetatik datozen uren bilketa egitea ere.