Leitzako Atekabeltz gaztetxeak 18. urteurrena ospatuko du larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 19a, 09:00
Joan den urtean 17. urteurrena ospatu zuten. Argazkiak: Atekabeltz gaztetxea.

Goizean txupinazoa bota eta hortik aurrera paella lehiaketa, bazkaria, bingo musikatua, kubatar musika, afari merienda eta gauean kontzertuak izanen dituzte. Ikusi albiste barruan Leitzako gaztetxeko lagunek prestatu duten egun osoko egitaraua.

  • 10:30ean txupinazoa.
  • 11:00etan paella lehiaketa. Parte hartzeko zerrenda Torrean dago, eta taldekide bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu. Olioa, gatza eta sua bertan izanen dira. Paella egiteko ontzia eta gainontzeko osagaiak talde bakoitzak eraman beharko ditu.
  • 14:30ean bazkaria eta bingo musikatua. Bazkaltzeko, talde bakoitzak egindako paellaz gain, gazte asanbladak entsalada eta postrea jarriko ditu. Bazkarira bakarrik joateko txartelak 14 eurotan eros daitezke Torrean.
  • 19:00etan D'Capricho kubatar musika eta mojitada.
  • 21:30ean afari-merienda.
  • 22:30ean kontzertuak Zinez, Burutik eta Irain taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun