Hala, aste honetan, astelehenetik ostiralera erabat itxita izanen da errepidea, 24 orduz. Ostiralean, 19:00etan zabalduko dute eta asteburuan ere zabalik izanen da errepidea.
Datorren astean, uztailaren 24tik 29ra, larunbata barne, 08:00etatik 19:00etara itxita izanen da eta gainerako orduetan, hau da, lanorduetatik kanpo, irekia izanen da.
Lanek irauten duten bitartean, errepidearen egoeraren berri astero emanen dute.