Larunbat honetan hasiko da Goizuetako Gazte Eguneko Binakako Pilota Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 14a, 11:30
Joan den urtean Goizuetako Gazte Egunean jokatu zen finalean ateratako argazkia. Argazkia: Felix Loiarte.

Goizuetako Gazte Eguneko Binakako Txapelketaren bigarren edizioa bihar, uztailaren 15ean, hasiko da. 16:00etatik aurrera Goiko Frontoian lehenbiziko jardunaldiko lau partida jokatuko dituzte.

A multzokoek bi partida jokatuko dituzte:
  1. Urko Loiarte eta Arkaitz Untxalo, Joanes Apezetxea eta Beñat Apezetxearen aurka ariko dira.
  2. Ekaitz Intxausti eta Garikoitz Arizmendi, Anartz Oiartzabal eta Oinatz Intxaustiren aurka ariko dira.
B multzokoek beste bi partida jokatuko dituzte:
  1. Oier Apezetxea eta Egoitz Elizegi, Aitor Aizkorbe eta Manex Apezetxearen aurka ariko dira.
  2. Jon Urdanpilleta eta Beñat Elizegi, Ander Apezetxea eta Antton Apezetxearen aurka ariko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun