Uda honetan ere futbol campusa antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 14a, 18:30

Aurrera Kirol Elkarteak antolatu dituen futbol campus guztiek izan duten arrakasta ikusita, uda honetan ere «kirola eta festa bateratzen dituen campusa» berriz antolatzea erabaki dute. Lau eta hamalau urte bitartekoentzako izanen da eta bi txanda izanen dituzte aukeran. Izena emateko azken eguna uztailaren 20a izanen da.

Aurreneko txanda uztailaren 24tik 28ra izanen da, eta bigarrena uztailaren 31tik abuztuaren 4ra.

Bost egunetarako apuntatuz gero, ehun euro ordaindu beharko dira eta egun solte bakoitzeko 25 euro. Bigarren senidea apuntatzen bada % 20ko deskontua izanen du. Prezioaren barrenean, gosaria, asegurua eta oparia sartuko dira.

Izena lotura honetan eman behar da. Eta informazio gehiagorako aurrerakanpusa@gmail.com helbidea eta 623 15 73 36 telefonoa eman dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun