Larunbat iluntzean, 21:00etan Goizuetako plazan bilduko dira (euria egiten badu ikastolako aterpean) eta afari herrikoia eginen dute. Ohi bezala, elkarteak mahaiak, mahai-tresnak, aulkiak eta mahai-zapiak jarriko ditu nahi duenaren eskura, baita edariak (sagardoa eta ardoa) ere, eta jatekoa norberak eraman beharko du.
Afaldu ondotik, 22:30ean sua piztuko dute plazan bertan eta nahi duenak su gainean saltoka ibiltzeko aukera izanen du.
Umore Ona elkarteak ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen zorigaitzak.