Pilota eskolan apuntatzeko epea ireki du Leitzako Aurrera elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 13a, 10:30

2023-2024 denboraldia prestatzen hasi da Leitzako Kirol Elkarteko Pilota Batzordea. «Leitzako haurren eta gaztetxoen pilotarako afizioa asetzeko eta indartzeko helburuarekin», izena emateko epea zabaldu du. Uztailaren 23ra arte izanen da apuntatzeko aukera. 

Orain arte bezala, bi lan ildorekin jarraituko dute. Alde batetik, 2017-2016 urteetan jaiotakoek pilota jolasak izanen dituzte eta bestetik, 2015ean eta aurretik jaiotakoek pilota eskola.

Pilota jolasetan hasten direnek astean saio bat izanen dute eta ez dute txapelketetan parte hartuko.

Pilota eskolako kideek, berriz, hainbat txapelketatan parte hartzeko aukera izanen dute: Nafarroako Kirol Jokoetan, txapelketa pribatuetan, Mendialdeko txapelketetan...

Aurre izen emate fitxa lotura honetan jarri dute eskura, eta bestela, pilotalekuan bertan jaso daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun