Liburutegi ibiltariak ikasturteko azken geldialdia eginen du ostiralean Goizuetan eta Aranon

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 12a, 18:00

Leitzako liburuzaina Goizuetan eta Aranon izanen da ostiral honetan, uztailaren 14an, ikasturteko azken liburutegi ibiltarian. Goizuetan 11:00etatik 12:00etara eginen du geldialdia, eta Aranon 12:30etik 13:00etara. Hainbat liburu eramanen ditu, baina norbaitek eskaera bereziren bat egin nahi badio, 617 38 58 82 telefonora mezu bat bidal diezaioke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun