Dabid Anaut Leitzako alkatearekin eta hautetsi nahiz parlamentari den Mikel Zabaletarekin elkartu da Bel Pozueta, «Leitzako proiektu estrategikoen berri izan eta herritarrek dituzten behar nagusiez informatzeko». Gainera, «uztailaren 23tik aurrera egon daitezkeen agertokien inguruko hausnarketa partekatu dute, egoeren aurrean herritarren intereseko politika sozialak sustatzen jarraitzeko». Azkenik, hiruek uztailaren 23ko hauteskundeetan bozkatzeak duen garrantzian bat egin dute.