Nafarroako Pilota Federazioak Leitza izendatu du Euskal Herriko Herriarteko Txapelketan Nafarroako ordezkari izateko. Kirol justiziak Nafarroako Herriarteko Txapelketaren finala egitea eragozten duen prozesu irekia mantentzen duenez, Nafarroako Pilota Federazioko Zuzendaritza Batzordeak uste du Leitzak leku hori hartzeko beharrezko baldintzak betetzen dituela, orain arte akreditatutako talde finalista bakarra baita.
Gauzak honela, igande honetan, uztailak 16, Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dute leitzarrek finalaurrekoa Bizkaiko txapeldunaren kontra, Markina-Xemeinen kontra, alegia. Irabazleak finalerako txartela lortuko du eta bertan izanen dute esperoan Guardiaren (Arabako txapeldun) eta Oiartzunen (Gipuzkoako txapeldun) arteko finalaurrekoaren irabazlea.