Zazpiak Bat izeneko ikuskizuna eginen dute uztailaren 22an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 11a, 10:00

Musika, kanta, dantza eta erraldoien bisita uztartuz, Zazpiak Bat izeneko ikuskizuna antolatu dute uztailaren 22an Leitzan. Leitzako Udalak eta EITBk antolatu dute, eta Angel Mariezkurrena da ikuskizunaren zuzendaria. Sarrera doan izanen da.

Hauek parte hartuko dute ikuskizunean: Leitzako Aurrera Dantza Taldea, Leitzako konpartsa eta erraldoiak, Leitzako Jeiki abesbatza, Jaione Olazabal aresoarra, Afrika Bibang, Aitor Mendiluze, Esti eta Mikel Markez, Kai Nakai, Pantxo Karrere, Aire Ahizpak eta Altzükütarrak. 22:00etan hasiko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun