600 lagun baino gehiago elkartu ziren larunbatean, uztailaren 8an Iruñeko Labrit pilotalekuan San Fermin torneoko emakumezkoen finala ikusteko.
Jokatutako azken bi torneoak irabazita, Oses eta Arrizabalaga ziren Labriten faborito. eta hasieran irabazten hasi baziren ere, markagailua iraulita, 22- 17 nagusitu ziren Zabaleta eta Gaminde.