Bestak 2023

Pestetarako egitarau oparoa prestatu dute Leitzako Atekabeltz Gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 8a, 11:00

Abuztuaren 14an Zetak taldearen kontzertua izanen dute Leitzan

Musikarik ez da faltako aurtengo Leitzako pestetan, eta horren seinaleetako bat da Atekabeltz gaztetxeak prestatu duen programazioa. Egunez egun gaztetxean zein musika taldek joko duten aurreratu du. Ikusi egitaraua albiste barrenean.

  • Abuztuaren 10ean elektronika gaua gaztetxean: 00:00etatik aurrera Yngryd, Mike Villas, Iñigo Ibero eta Gordon.

  • Abuztuaren 11n, 00:00etatik aurrera, gaztetxean: Naxker, Las Sexpeares eta DJ Muffin.

  • Abuztuaren 12an, 00etatik aurrera gaztetxean: Txopet, Etxekalte eta Onki Xin.
  • Abuztuaren 14an Gazte Eguna:
    • 13:00etan plazan trikipoteoa eta jokoak.
    • 14:30ean Karrapen gazte bazkaria, bingo musikatua eta gazte argazkia.
    • 18:30ean plazan Distopia elektrotxaranga.
    • 00:00etan plazan Zetak taldearen kontzertua.
    • 02:00etan gaztetxean DJ Reimy.

Horrez gain, egunero herri jantokia izanen dute gaztetxean. Kilometro 0-ren aldeko apustua egin dute eta Habelarte baserritarren elkarteko ekoizleekin ariko dira elkarlanean.

Bestalde, jarrera sexistarik, LGTBIQ+foborik eta jarrera arrazistarik ez dutela onartuko adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun