Iruñeko hilketa matxista salatu dute leitzarrek ere

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 5a, 10:30
Argazkia: Ainara Saralegik utzitakoa.

Lañaidek Leitzako neska* gazteen taldeak egindako deialdiarekin bat eginez, larunbatean Iruñean gertatu zen hilketa matxista salatzeko plazara atera ziren atzo arratsaldean leitzarrak. Erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu zuten. 51 urteko gizon batek 47 urteko emakume bat labanaz hil zuen asteburuan Iruñean; aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak erail duen laugarrena da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun