Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur arratsaldean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 4a, 09:00
Orioko hilketa matxista salatzeko maiatzean Leitzako plazan egindako elkarretaratzea.

Joan den larunbatean, 51 urteko gizon batek 47 urteko emakumea labanaz hil zuen Iruñean, eta dagoeneko Euskal Herrian indarkeria matxistak lau emakume erail ditu. Hori salatzeko, mobilizazio isila eginen dute gaur, uztailaren 4an, 19:00etan, Leitzako plazan. Indar sinboliko bat eman nahian, beltzez jantzita joateko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun