- Adingabeek gunearen erabilera egitea helduen ardura izanen dela gogoratu du Leitzako Udalak.
- Txakurraren ardura ere jabeak izanen du.
- Ekipamendua, hiri altzariak eta zuhaitzak errespetatzeko eskatu du.
- Eremuan ez dago zaborrontzirik, eta hortaz, hondakinak bueltan eraman beharko dira.
- Motordun ibilgailuak sartzea eta kanpatzea debekatua dago.
Pumptrackaren erabilerari dagokionez kontuan hartzeko beste zenbait ohar:
- Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izanen da.
- Segurtasun distantzia errespetatu behar da.
- Zirkuituaren norabidea errespetatu behar da.
- 10 urtetik beherakoek helduek gainbegiratuta ibili behar dute.
- Ibilgailu motordunekin ibiltzea galarazia dago, baita txakurrekin sartzea eta zirkuituan oinez ibiltzea ere.