Industria eta energia dinamizatzailea behar dute Leitzaldean eta Larraunaldean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 30a, 19:00

Argazkia: Leitzako Udala.

Mendialdean, zehazki, Leitzaldean eta Larraunaldean aritzeko, industria eta energia dinamizatzailea kontratatu nahi du Cederna Garalur elkarteak. Aldi baterako kontratua izanen litzateke, mugagabe izateko aukerarekin. Curriculumak uztailaren 13rako bidali beharko dira.

Ingeniaritza, ekonomia edo enpresa ikasketak eginak izatea eskatuko dute, eta euskalduna izatea eta B1 gidabaimena eta ibilgailua izatea ere nahitaezkoak izanen dira. Curriculumak info@cederna.es helbidera bidali beharko dira eta horretarako azken eguna uztailaren 13a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun