Bihar 18:00etan irekiko dute Inguruarteko aisialdi gune berritua eta pump trackerako egokitu duten eremua. Hain zuzen, pump tracken trebatzeko saio bat ere antolatu dute monitore espezializatuekin. Saio hori 10 urtetik gorakoei zuzendutakoa izanen da eta norberak bere ibilgailua eraman beharko du. Horrez gain, babes neurriak hartu beharko dira: kaskoa derrigorrezkoa izanen da eta ukondokoak, belaunetakoak edo eskularruak gomendagarriak.