Aste honetan eta hurrengoan artilea bilduko dute Leitzako eta Goizuetako garbiguneetan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 28a, 18:00
Argazkia: Maxixatzen.

Mendialdea Mankomunitateak artilea biltzeko egunak zehaztu ditu aste honetan eta hurrengoan. Leitzako garbigunean, bihar, ostegunean, 15:30etik 19:00etara, eta uztailaren 4an, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era bilduko dute. Goizuetako kasuan, larunbat honetan, uztailaren 1ean, 09:30etik 13:30era eta datorren astelehenean, uztailaren 3an, 14:00etatik 16:30era bilduko dute. Egun eta ordutegi horietatik kanpo ez dute artilerik onartuko.

Bertzetik, artilea zakuetan eraman behar dela adierazi dute, «ez obretako saka haundietan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun