Bestak 2023

Sanpedroetako ospakizunak ate joka dituzte Areson ere

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 28a, 19:00
Baserrietako bidea egingo dute gazteek larunbat goizean.

Ostiralean eta larunbatean hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lagunartekoek

Asteburu honetan ere festa giroa izango da Areson. Lagunartekoek, sanpedroen aitzakian, ekainaren 30erako eta uztailaren 1erako egin dute proposamena.

Ekainaren 30ean, ostiralean, 17:30ean, meza izango da eta irteeran merienda eskainiko dute. Gero, 18:30 aldera, herriko eskea egingo dute Lagunartekoek eta gauean Lagunartekoen afaria izango da.

Egun osoko festa larunbatean

Larunbatean herritar guztiak izango dira festaren parte. Goizean elkartean gosalduta indarrak hartu eta, baserrietarako bidea egingo dute gazteek. Ateak zabalik esperoan egongo dira bizilagunak jan-edanak eskaini eta trukean kantu, dantza eta kontuak jasotzeko. 18:30ean sagardo dastaketa antolatu dute plazan. Lau euro ordaindu beharko da edalontzia eta nahi adina edateko aukera izango da.

Gauean, 21:00etan, herri afaria izango da Pake Toki elkartean. Menua: sarrerakoak, entsalada, oilaskoa patatekin, postrea, kafea eta kopa. Afarirako txartelak Sastinean izan dira salgai ekainaren 26ra arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun