Bestak 2023

Gorriztarango Eguna ospatuko dute igande honetan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 27a, 15:00
Joan den urteko Gorriztarango Egunean herri kiroletan aritu zirenak.

Aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute Gorriztarango auzotarrek. Igande honetan, uztailaren 2an, goizeko mezarekin hasi, eta iluntzeko dantza lehiaketarekin borobilduko dute egitaraua. Bestalde, herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna bihar izanen da.

Egitaraua
  • 10:00etan meza.
  • Ondotik proba konbinatuak, aizkolariak, proba bereziak eta umeentzako jostetak.
  • 14:00etan bazkaria. Bazkarirako txartelak ekainaren 28ra arte Maimurren, Astizen eta Txokon eros daitezke. Helduen txartelak 30 euro ordaindu beharko dira eta umeenak 12 euro.
  • 17:00etan XXXVI. Mus Txapelketa. Mus txapelketarako bakoitzak hamar euro jarri beharko ditu.
  • 18:00etan dantzaldia.
  • 19:30ean XXXVII. Txintxurrin Txapelketa.
  • 20:00etan zozketa. Aurten ere ez dituzte nolanahiko opariak prestatu: astebeteko egonaldia Kanariar irletara, egonaldia bodegan, erratz aspiragailua, produktu sortak, erlojuak, herriko dendetan gastatzeko opari txartelak, aire frijigailua, otorduak... Sorpresak izanen direla ere iragarri dute. Sarituek unean bertan aurkeztu beharko dute txartela.
  • Ondotik txokolatea eta dantza lehiaketa.

Horrez gain, trikitilariak egun guztian bazterrak alaitzean ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun