Indarkeriarik gabeko komunikazioa lantzeko tailerra eginen dute bihar goizean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 27a, 13:00

Bi hitzordu antolatu dituzte Leitzako liburutegian aste honetan. Alde batetik, gaur arratsaldean nekazaritza ekologikoari buruzko tailerra eginen dute eta bestetik, bihar, lau urtetik gorako haurrentzat Hitzaztanak izeneko tailerra, indarkeriarik gabeko komunikazioa lantzeko saioa.

Nekazaritza ekologikoari buruzko gaurko saioa 17:00etan izanen da, eta biharko tailerra, 11:30ean. Parte hartzeko liburutegian eman behar da izena: Whatsappez 621 24 80 24ra idatzita, 948 51 03 79 telefonora deituta edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun