Leitzan kontsumitzeko bonu txartelak astelehenera arte eros daitezke

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 27a, 10:30

Argazkia: Euskaldunaa_Wikipedia

Leitzako Udalaren, Laboral Kutxaren eta Kaxkabeltza Leitzako merkatari elkartearen ekimenez, aurten ere Leitzan kontsumoa bultzatzeko bonu-txartelak jarri dituzte salgai. Uztailaren 3ra arte erosten ahalko dira eta gastatzeko epea uztailaren 4tik abuztuaren 4ra bitartekoa izanen da. Herritarrek 20 euroren truke 30 euroko gastua egiten ahalko dute.

Txartelak Leitzako denda hauetan eros daitezke: Hernandorena, Bi pauso, Leitza Kirolak, Astitz, Garbi eta Lirain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun