Bi astez eta egunean hiru orduz kirol udalekuak izango dituzte Aresoko haur eta gaztetxoek. Zehazki, uztailaren 24tik abuztuaren 4ra izango dira, 10:00etatik 13:00etara. Kirola oinarri hartu dute aurtengoan baina ongi pasatzeko hainbat proposamen bildu dituzte: natur jarduerak, irteerak, herri kirolak, ginkana, jolasak, akrosport…
Izen ematea ekainaren 30a baino lehenago egin beharko da udaletxean edo Kirol Mankomunitatera idatzita (kirolmankomunitatea@gmail.com) edo 649 205310 telefonora deituta.